Simple eta on!
Irina, ura, gatza eta legami natürala baizik ez da behar ogi egiteko. Gure ogiak esküz eginik dira. Adelügai natüralak eta ahal bezain lekükoak baliatzen dütügü ogien egiteko.
Legamia
Legamia irina eta uraren arteko hartzidüratik elkitzen den pasta da. Pastari behar zaio denbora ützi legamiarekin lantzen dügülarik. Hartzidüra lüze horrek irinan diren sükreak diseritzen dütü eta korpitzak aisago asimilatzen. Lüzaz kontserbatzen diren ogiak dira
Irin Biologikoak
Irin güziak Biologikoak dira gehigarri artifizial gabekoak eta kontserbadore gabekoak. Minoterie Suire Boussay 44190.
Eihera Harri
Bihia osorik zanpatzen da bi harrien artean, eta gariak dütüan bitamina eta mineral guztiak begiratzen dütü. Irina gizenago da korpitzarentako hobe.
Etxe Ogia
Lehen, etxeetan astean behin ala bitan egiten zen ogia. Ogitegietan erosten zen ogia desberdina zen altxagarria ez beitzen ezarten bena bai legamia. Lüzaz kontserbatzen zen. Etxeogia deitzen günüan.
Gaü eskolatik Labealat
AEK Xiberoko Gaü eskolan lan egin ondotik deliberatü nüan erakaskuntza üztea eta etxetik ogi egitea.
Eüskal Herri iparraldeko eta Biarnoko okin zonbaitekin ikasi nüan eta ene errezetak egin. Ondotik atelierra egin nüan etxen, Mendikotan, Adaupean.
Ogiak esküz egiten dütüt eta egin bezain sarri abiatzen niz salmenta egiteko. Bakarrik lan egiten düt.
Gure ogiak
Irin T80 biologikoa eta eihera harrizkoa, ura, hazi eki lili, liho, sesame, küia eta xia, legami natürala eta gatza.
Irin biologikoa T80 eihera harrizkoa, intzaur eta mahatsak, legami natürala eta gatza.
Irin T65 biologikoa, oliba olioa, ardi gazna, Palestinako zaatara, legami natürala eta gatza.
Irin xuri biologiakoa, ezne osoa Agerregaia etxaldekoa, gurin biologiakoa, legamia, altxadüra, sükrea eta gatza.
Irin xuri biologiakoa, ezne osoa Agerregaia etxaldekoa, gurin biologiakoa, legamia, altxadüra, sükrea, txokolata eta gatza.
Non gira?
Gure ogia edirenen dütüzüe Xibero üngürüan Mauleko merkatüan eta beste.
Helbide elektronikoa
doiak@lavache.com
Manatzeko
07 86 77 93 32
Mauleko plazan
Asteartez 9:30-12h et 17-19h
Mauleko merkatüan
Neskenegünez 8:30-12:30h
Doiak "Simple eta on"
Fermentazio lüzeko ogiak egiten dütügü irin bilogikoa eta kalitatezkoa adelügeiekin. Ogi bakotxa esküz eginik da üngürüko okinekin ikasitako eginmoldeetaz insipiratürik. Ogiak lekü importantea badü gure elikadüran.
Simple eta on!